LibreOffice 7.4 laguntza
Hona hemen adibide batzuk dokumentuko testua nola nabarmendu ikusteko:
Hautatu testua eta aplikatu beste karaktere-estilo edo -efektu bat, adibidez lodia.
Egin klik eskuineko botoiarekin paragrafoan, aukeratu Paragrafoa, ezarri nahi dituzun aukerak, adibidez, atzeko planoaren kolorea, eta egin klik Ados botoian.
Hautatu testua, eta ondoren, aukeratu .
Erabili Marrazkia tresna-barrako testu-tresna.
Erabili Fontwork. Fontwork leihoa irekitzeko, egin klik Fontwork galeriaren ikonoan Marrazkia barran.